BERRIAK

'Una historia del Zinemaldia' estreinatuko du EITBk datorren irailaren 24an

Donostiako Zinemaldiaren 58. edizioa hasiko da ostiral honetan, hilak 17, eta aurrerapen moduan, Diego Galanek zuzenedutako 'Una historia del Zinemaldia' dokumental saila aurrestreinatuko du Eikeneko kidea den EITBk gaur bertan. Estreinua Victoria Eugenia Antzokian egingo da, 19:30ean.

Saila, zein ETB-2k emango du datorren irailaren 24an, saiorako bereziki elkarrizketatutako lekukoen gogoetak bilduko dira 13 ataletan. Atal bakoitza aktore gazte batek aurkeztuko du. Garai hori ezagutu ez zuten aktore gazteak dira, horien artean, Barbara Goenaga, Juan Diego Botto, Maribel Verdú, Unax Ugalde, Emma Suarez, Marta Etura, Oscar Jaenada eta Martín Rivas.

Zinemaldiaren historia gogoratzea da sailaren helburua. 1953an, 10 merkatariren ideia izan zen izar ezagunak bilduko zituen zine jaialdi bat antolatzea egun batzutan zehar uda luzatzeko. Xede hori arrakastatsu izatea lortu zuten eta, izan ere, eta 58 urte beranduago, mundu osoan aintzat hartzen dute ekitaldi hau. Gainera, aurkikuntza zinematografikoentzako plataforma da eta Donostia zein Euskadiren irudia indartzen du.

Urtez urte jaialdian bizitako pasarioak argituko ditu dokumentalak, elkarrizketa originalak, artxiboko materiala eta zenbait pelikulen zatiak erabiliz.

 

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa