BERRIAK

Eusko Jaurlaritzak 250.800 euroko diru laguntza esleituko du fikziozko eta animaziozko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenerako

Gobernu Kontseiluak ontzat eman du fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzak arautzen dituen Kulturako Sailburuaren agindua, 2010eko irailaren 10ekoa. Laguntzaren kopurua 250.800 eurokoa da, hain zuzen ere, eta eskabideak aurkezteko epealdi urriaren 15erarte da.

Diru laguntza hauen onuraduna izateko, beharrezkoa izango da pertsona juridiko pribatu independenteak izatea, Europar Batasuneko edo Eu¬ropako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izatea, laguntza jasoz gero Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izateko konpromisoa hartzea, eta alta emanik egotea ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.

Informazio gehiago

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa