Gobernu Kontseiluak ontzat eman du ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak arautzen dituen Kulturako Sailburuaren agindua. Diru laguntzaren baliabide ekonomikoan 50.000 eurokoak dira eta eskabideak aurketzeko epea 2010eko Urriaren 15erartekoa da.
Neurri hauen onuradunak ondoko hauek izango dira: a) Agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udaletan, gutxienez, urte betez, erroldatuta dauden pertsona fisikoek. b) Pertsona fisiko edo juridiko pribatu independenteek, Europar Batasuneko estatu kideren batean ikus-entzunezko edo Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien –aurrerantzean, IKT– inguruko legez eratutako enpresa moduan egoitza badute eta deialdia argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra badute, eta jarduera ekonomikoen zergan dagokion epigrafean alta emanda badaude.
Informazio gehiago
Data:2010/09/16 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.