BERRIAK

Sonora Estudios-ek 'La tinta negra', 'Garzon-en kasuaren' inguruan grabatuko den dokumentala ekoiztuko du

Eikeneko kidea den Sonora Estudios enpresak 'La tinta negra' ekoiztuko du Off Cinema-rekin batera. Lan hau Sebastián Arabia madrildarrak zuzenduko du eta Garzonen kasuaren inguruan luzemetrai dokumental bat da. Grabaketa datorren urrian hasiko da.

Epailearen auto biak abiapuntutzat hartuz argumentuaren lerro bi ezarriko dira. Batek, epaileak berak azaldutako gertakizun eta inguruabarrak errepasatuko ditu frankismoko delituak gizatasunaren aurkako bezalakoak izendatzeko, eta besteak, 2008tik gaurrarte gertatutakoa aztertzen du.  

Dokumentalak frankismoan izandako hilketei buruz egingo du bere narrazioa, baina ez du erregimenaren inguruan eztabaida sozio-historiko bat zabaldu nahi. Zuzendariaren asmoa Espainiar araudiaren inguruan eta potere politiko eta judizialaren arteko banaketaren inguruan galderak planteiatzea da, beste batzuen artean.

'La tinta negra' zinemaldietan, aretoetan, Internet, DVD eta telebista bitartez banandu nahi da eta dagoeneko ekoiz-etxeak interesa agertu duten estatuko eta erbesteko telebistekin kontaktuan jarri dira.

Data:2010/09/16 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa