Zuatzuko poligonoan Ikus-entzunezko Berrikuntza Guneak (IBG) duen eraikinean 20 enpresa kokatuko dira eta hau, urte bukaerarako zabalik egotea espero da. IBG Donostiako Fomentoko udal elkarteak ekonomiako sektore estrategikoengaitik egiten duen apustua bat da. Hirian ikus-entzunezko sektoreko 40 bat inguru enpresa txiki eta ertain daude, zeintzuk barne produktuaren %0,5a suposatzen dute. Zinema, telebista, mugikorrentzako programak, bideojokoak, digital alorrak orokorrean IBGren erakuntza sorraraztea bultzatu zuen orain direla urte bi.
Egoitza berriak sektoreko 60 enpresa kokatzeko lekua du eta kluster bat bezela lanegiteko aukera izango dute, sinergiak bateratuz, merkatuak elkarbanatuz eta esperientziak konpartituz. IBG-k teknologia aurreratua izango du: 85 lagunentzako 3D digital zinema areto bat, proiekzio eta 'pitching'-erako gelak, errealitate birtuala eta erreala bizitzeko unitatea duten paltó bi, postprodukzio eta hezkuntza elkarreraginezko gelak, karteldegia eta artxibo digitala.

Donostia Hiria Ikus-entzunezko enpresen I. Topaketa
Ikus-entzunezko Berrikuntza Guneak , Donostiako Zinemaldiaren inguruan, Donostia Hiria Ikus-entzunezko enpresen I.go Topaketa antolatu du, María Cristina hotelean irailak 21 eta 22 egunetan. Topaketa honek foro zabal bat izango du sektoreko enpresa guztientzat, non analisiak, estrategiak eta ikus-entzunezko sektore digitalaren inguruan euren ezagutzak elkarbanatu ahal izango dituzte.
Data:2010/09/17 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.