BERRIAK

EIKENek apustu egiten du Euskadin bideojokoen industria garatzearen alde, eta lider izan nahi du sektorearen transformazioan

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, Eiken, lanean ari da EikenGAMING proiektuan, negozio ildo berriak zabaltzeko hazteko aukera handiak dituen sektore batean. EIKENeko zuzendaria den Itziar Menak Industria Sailaren eta SPRIren babesa duen ekimen honen lerro nagusiak aurkeztu zituen irailaren 16an, Bilbon, "hóPLAY10" Bideojokoen Nazioarteko Jaialdiaren baitan.

"Bideojokoen sektorea apustu estrategiko bat izan daiteke etorkizunean Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorean". Horixe da EIKEN-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra lantzen ari den dokumentutik atera daitekeen ondorioa. Irailaren 16an eman zituzten jakitera dokumentu horren ardatz nagusiak, "hóPLAY´10" Bideojokoen Nazioarteko Jaialdian. EIKENeko zuzendari Itziar Menak aurkeztu duen proiektuak EikenGAMING du izena, eta bi xede nagusi dituen Eiken Advance programaren barnean kokatzen da: negozio aukerak bilatzea eta lider izatea “ikus-entzunezko sektore berri” bateranzko transformazioan.

"Gure helburua negozio aukera berriak bilatzea da, berrikuntzarako borondate sendoa duen Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorean" adierazi zuen Itziar Menak. Horrela, kontuan harturik orain arte eginiko lana, argi eta garbi ikusten da bideojokoen mundua funtsezkoa izango dela etorkizunean ikus-entzunezkoen sektorean.

Proiektua hasierako fasean badago ere, EIKENek, negozio aukera hau ikusita, bide berria berehala urratzen hasteko erabakia hartu du, eta martxan jarri du EikenGAMING proiektua. Proiektuan EIKEN taldeko enpresa multzo batek parte hartzen du, eta SPRIren eta PwC eta Alium Qualitas aholkularitza enpresen babesa dute horretarako. Hemendik aurrera, Euskadiko enpresak proiektura erakartzea izango dute eginkizun nagusi.

Prentsa oharra

Zerikusia duen informazioa

Data:2010/09/17 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa