BERRIAK

Guztira 17 izango dira euskal zinema ordezkatuko duten filmeak Donostiako Zinemaldian

Guztira, 17 izango dira Donostiako Zinemaldian euskal zinema ordezkatuko duten filmeak, hain zuzen ere Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama sailean, non euskaldunek ekoitziriko edo euskaldunek eginiko zinemari Donostia Zinemaldian presentzia handiagoa ematen zaio, eta urteko uztaren emaitza nabarmenen artean aukeraturiko filmak biltzen dituena.

Aurtengo honetan, aukeratutako enpresa edo ekoiztetxeen artean Eikeneko kideak direnak ere ba daude. Hain zuzen ere, Baleukok'Izarren argia', aurkeztuko du. Lan hau, Eikeneko idea den beste enpresa batek banatuko du, Barton Films, eta 'Amerikanuak'  ere banatuko du. Bestalde, '80 Egunean'Irusoinek ekoitzia (eta Barton-ek banatua ere) eta 'Ttaup!, ttaup! Arraun kolpeka', Sonora Estudios, ko-ekoiztua Klusterreko beste bi kideen lan bi dira. 

Beste lanen artean, besteak beste, ondoko hauek aurkitzen dira: 'La Plaza de la Música', 'Mugaldekoak', 'Prohibido recordar', 'Sagarren debora', 'Simplemente', 'Ámár', 'Artalde', 'Daisy Cutter', 'Exhibition 19', 'La gran carrera', 'Khorosho', 'Uno novio de mierca', 'Ondar ahoak' y 'El premio'.

 Zinemira-Euskal Zinemaren Panorama Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatzen dute, EITBren babesletzarekin. Saila Zinemaldiaren programazio orokorraren barruan biltzen da eta edizio osoan zehar eskaintzen da.

Euskal Zinemaren Gala
Berton egiten den zinemarekin jarraituz eta Zinemaldiaren testuinguruan, aurreko edizioetan bezala, Euskal Zinemaren Gala ospatuko da. Lekua Victoria Eugenia Antzokian izango da, irailaren 22an. Txaber Larreategik eta Josu Martínezek zuzenduriko 'Prohibido recordar/ Debekatuta dago oroitzea' filma estreinatuko da galan.

Horrez gain, Álex Angulo aktoreak Zinemira Saria jasoko du aurtengo edizioan Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Galan. Sari horrek, euskal zinemarentzat garrantzia duen artista baten ibilbidea nabarmentzen du.

Informazio gehiago

Data:2010/09/20 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa