Irailaren 20tik TVEko La 2-ek Eikeneko kidea den K 2000-k ekoizten duen 'Ciudad K' ematen hasi da. 'Short-com' hau 28 minutuko 14 atalez osatuta dago. K 2000 lan berriak, sketch bitartez, hiri baten testuinguruan kokatzen gaitu. Hiri honetako biztanleek hain dute maila kultural ona ze, egoera surrealistak sortzen dira edozein momentutan. Javier Merino ('Pelotas'), Santi Ugalde ('Qué vida más triste'), Gemma Martín, Gorka Aginagalde, Mikel Losada eta Vito Rogado-k osatzen dute aktore-aktoresa nagusien zerrenda, eta 'Ciudad K'-ko hiritargoa ordezkatzen dute.
'Ciudad K'-n hiritarren maila kulturala oso altua da. Izugarri altua. Honek ez du esan nahi adimentsuak direnik. Berez, inozoen kopurua beste herri espainiar batean bezalakoa da, hemen Lanbide Heziketan Jürgen Habermas ikasten denaren ezberdintasunarekin. Telesailean, jubilatuak web-etako azken joerak komentatzen ikusiko ditugu, bideoartez eta espresionismo abstraktoaren inguruan. Era berean, fedearen urritasunagaitik arduratuta dagoen apaiz bat...Horrela egoera suarrealistenak sortuko dira.
Data:2010/09/21 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.