Erpin 360ºk, Grupo Vértice 360ºren ordezkaritza Euskadin, non Euskal Herriko Arrisku Kapitalerako kudeaketa Elkartearen Ezten fondoak parte hartzen du, Itesa Producciones-eko %50a erosi du. Bai Erpin 360º eta bai Itesa Eikeneko kideak dira.
Itesa 1983.urtean Eratu zen eta euskal ikus-entzunezko munduan ibilbide luzea du. Itesak Eikeneko kidea baitere den ETBko albistegietarako berreen produkzio zerbitzuak prestatzen ditu, eta kirol eta gizarte ekitaldiak ere ematen ditu. Operazio honen planteaketa estrategikoaren helburua Itesaren garapen geografiko eta komertziala haunditzea da, Euskaditik kanpoko bezeroak eta merkatuak zabaltzeko.
Erpin 360ºk bere egoitza Zamudioko Parke Teknologikoan du eta zinema eta telebistako edukinak ekoiztea da bere funtzio printzipala, eta baitere ikus-entzunezko edukinen ekoizpena. Erpin 360ºren helburua Euskadiko erreferente industrial eta euskal ikus-entzunezko sektorearen garapen gune bilakatzea da.
Data:2010/09/22 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.