Eikeneko kidea den Irusoinek eta Moriartik ekoiztutako ‘80 egunean’ filmeak Film Commission Donostiako Hiria VI. Saria irabazi du. Film Commission Donostiako Hiria Saria’ duela sei urte sortu zuen Donostiako Sustapenak, hiriak espazio eszeniko gisa sustatzeko zineak duen garrantzia azpimarratze aldera, horrek turismo eta ekonomia aldetik dituen onura eta guzti. Saria PIA (Ikus-entzunezko Berrikuntzaren Poloa) estrategiaren barnean kokatzen da; estrategia horren bidez, Donostiako Sustapenak, garapen ekonomikoaz arduratzen den udal elkarteak, ikus-entzunezko industria sustatzen du, hiriko eta inguruneko ekonomiaren motore gisa.
Aurtengo epaimahaia honako hauek osatu dute: Michel Gaztambide gidoilariak, Juan Manuel de Prada idazleak eta Alexandra Jiménez eta María Botto aktoreek. Epaimahaiak erabaki du hiru film luzeetatik '80 egunean' dela hobekien bildu dituenak baldintzak Film Commission Donostia Hiria VI. Saria eskuratzeko. Sariak filmeak, eszenatoki izan diren hirietako balio naturalak, urbanistikoak eta kulturalak ondoen islatzen dituen film luzea saritzen da.

Jon Garañanok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako luzematraia gaur, irailak 23, Donostiako Zinemaldian emango da Zinemira sailean. Filmeak, Axun eta Maite ditu protagonista. Lehenengoa, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela somatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, burua edo bihotza?
'80 Egunean' Eikeneko kidea den Barton Filmsek banatuko du zinema aretoetan.
Data:2010/09/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.