BERRIAK

ETB1-k 'Anitzele' saio berria estreinatzen du, K 2000-k ekoiztua

'Anitzele' saioa estreinatuko du ETB-1ek ostegun honetan, irailak 23, 22:00etan. Eikeneko kidea den K 2000k ekoizten du programa hau eta  Xabier Euzkitze da gidaria. Joana Lasheras kazetaria izango du laguntzaile. 'Anitzele' saio berrian bizitasuna izango da helburu, bai solasaldietan eta baita elkarrizketetan ere. Solasaldietarako, hitza borroka tresna modura erabiltzen dakitenengana joko dute, eta seguru daude aktualitateak etengabe eskaintzen dizkieten gai polemikoetan murgilduko direla.

'Anitzele' saio berriko bigarren ekarpena elkarrizketa sakonen egiturak dakar, hemendik aurrera elkarrizketatuko dituzten pertsonaiak barrutik ezagutzen saiatu baitira, eta horretarako hiru elkarrizketatzaile gonbidatu izango dituzte. Lehen emanaldian solasaldi bizia egongo da: Euskadin ere zezenketen debekua, bai ala ez. Batzuen ustez, Kataluniako debekuan ez da animalien aldeko jarrera nagusitu, baizik eta Espainiako tradizioen aurkakoa.

Solasaldiaren aurretik, telebista izar bat gonbidatuko dute saioan, Julian Iantzi lesakarra. Oraingo honetan Julian Iantziren hainbat sekretu ezagutuko dituzte, horretarako gonbidatu dituzten hiru: Klaudio Landa, Manu Maritxalar eta Edurne Garmendia.

Data:2010/09/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa