2010eko Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortu du Peter Mullanen 'Neds' filmak. Zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarrak, 58. edizioaren saririk garrantzitsuena eskuratu du orain arte zuzendu duen bere hirugarren lanari esker. Gainera, zintaren protagonistak, Connor McCarronek, aktore onenaren saria lortu du. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Glasgow hirian girotuta dago 'Neds' filma.
Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Nora Navasi eman diote, Agusti Villarongak zuzendutako 'Pa Negre' pelikularen protagonista.
Diego Lunak zuzendu duen lehenengo zinema lanak, 'Abel' izenburukoak, sari bi eskuratu ditu: Horizontes Latinos Saria eta Gazteriaren Euskaltel Saria. Kinieletan faborito azaldu den beste filma, 'Lisboako Misterioak', ez da esku-hutsik joan. Raul Ruiz txiletarrari zuzendari onenaren saria eman diote.

Gidoi onenaren saria Norvegiako Bent Hamerentzat eta 'Home for Christmas' bere lanarentzat izan da. 'Aita' euskal ekoizpenak argazkigintza onenaren saria eskuratu du, Jimmy Gimferrerek filmean burututako lanari esker.
Publikoaren TCM golardoa Richard J. Lewisek zuzendutako 'Barney's version' zintari eman diote. Epaimahaikideek aipamen berezia eskaini diote Marokoko A Jamaâ pelikulari, "konplexutasuna ezkutatzen duen istorio sinple bat" kontatzeagatik.
Irabazleen zerrenda osoa
-Urrezko Maskorra filme onenari: 'Neds'
-Epaimahaiaren Sari Berezia: 'Elisa K'
-Zilarrezko Maskorra zuzendari onenari: Raúl Ruiz - 'Lisboako Misterioak'
-Zilarrezko Maskorra aktoresa onenari: Nora Navas - 'Ogi Beltza'
-Zilarrezko Maskorra aktore onenari: Conor Mccarron - 'Neds'
-Epaimahaiaren Saria argazkigintza onenari: Jimmy Gimferrer - 'Aita'
-Epaimahaiaren Saria gidoi onenari: Bent Hamer - 'Home for Christmas'
- Epaimahaiaren Aipamen Berezia: 'A Jamaâ' / 'Smukke mennesker'
-Kutxa-Zuzendari Berriak Saria: 'Mendiaren koloreak'
-Publikoaren TCM Saria: 'Barney´s version' / 'How much does your building weigh, Mr Foster?'
-Euskaltel Gazteriaren Saria: 'Abel'
-Horizontes Saria: 'Abel' / 'A tiro de piedra'
-Gehitu Saria: '80 egunean'
-Odol-emaileen Elkartearen Saria: 'Addicted to Love'
-TVE Saria: Cerro Bayo / 'Blog'
-Nazioarteko kritikoen FIPRESCI Saria: 'Genpin'
Data:2010/09/28 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.