Londreseko Espainiar Zinemaren Jaialdiaren testuinguruan (London Spanish Film Festival), ekoizetxe eta enpresa banatzaileeen eta salerosketako agentzien arteko bigarren topaketa antolatu da irailaren 29an. Jardunaldi honetan, Eikeneko kideak diren Expressive, Irusoin eta Idem 4 egongo dira.
Besteen artean Artefacto Producciones, Cinema Republic, Dygra Films, Eldorado Internacional, Gaia Audiovisuals, Los Sueños de la Hormiga Roja, Mediabask y Moztu Filmak ere. Jardunaldi hau ICEX-ek eta Espainiako Buleko Ekonomiko eta Komertziala Londresen antolatzen du, Tristana Media, UK Films Council eta Mediadesk UK-rekin batera.

Helburua espainiar zinemaren presentzia britaniar aretoetan ugaritzea da. Horretarako, Londresko Bulego Komertzial eta Ekonomikotik espainiar eta britaniar enpresen arteko elkarrizketak prestatu dira.
Data:2010/09/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.