BERRIAK

Baleukok ekoizten duen 'Izarren argia' filmea urriaren 22an estreinatuko da

Baleukok ekoizten duen eta Barton Filmsek banatuko duen, biak Eikeneko kideak, 'Izarren argia' filmea urriaren 22an estreinatuko da zinema aretoetan. Donostiako Zinemaldian egon eta gero, luzematrai hau, zeinek ETB-ko (Eikeneko kidea baitere) laguntza jaso du, aurki izango da zinemetan.

Mikel Rueda zuzendariaren lehen luzemetraia da pelikula hau eta bertan Victoriaren bizitza kontatzen da. Errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Guda Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainontzeko emakume presoak erregimen frankistak ezarritako zentzugabekeriaren lekuko zuzenak izango dira.

Saturrarango emakumeen kartzela mesedetako monjen ardurapean dago. 'Pantera Zuria' da espetxeko zuzendaria eta Vallejo doktorearen teoriak jarraituz, preso dauden emakumeei haurrak kenduko dizkie erregimenaren aldeko familien esku uzteko, 'Espainiaren onerako' dela argudiatuz, eta emakume presoen bizitza amesgaizto bihurtuz.

Gosez hildakoak, bortxaketak, irainak eta tratu txarra...Saturraran ejerzito frankistako soldaduen burdel partikularra izango da. Horixe aurkituko du Victoriak kartzelan. Semaren galerak eta etsipenak bultzatuta Victoriak 'Pantera Zuriari' aurre egingo dio gainerko presoekin batera. Zigorrak eta irainak jasango ditu, ihes egiten saiatuko da, baina azkenean egora horretan bizitzen ikasiko du, semea berreskuratuko duen itxaropenarekin.

Ondarruko kartzelatik 4.000 emakumetik gora preso egon ziren eta 177 hildako egon ziren, horietako 59 umeak izanik. 'Izarren argia' izugarrikeri hura bizi zuten guztientzako omenaldia da.

Bárbara Goenaga, Itziar Lazkano, Klara Badiola, Estibaliz Gabilondo, Amaia Lizarralde, Sara Cozar, Garbiñe Insausti, Teresa Calo, Patxi Santamaria, Aitor Beltra eta Eric Probanza dira luzemetrai honetan protagonista.

Informazio gehiago


 

Data:2010/10/08 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa