BERRIAK

MIPCOM 2010: joerak. Basque Audiovisualen analisia

Basque Audiovisual markaren arduradunek MIPCOM 2010 azokan ikusi ahal izan dutenez, negozio estrategia berri guztiak testuinguru digitalean kokatuko dira aurrerantzean, eta funtsezkoa izango da estrategian malgu jokatzea aukera berriak aprobetxatzeko.

Izan ere, MIPCOM azokan aurkeztu diren ikerlanen arabera, aro digital berri honetan, pertsona kontsumitzaileek eredu zehatz batzuei jarraitzen diete eta prest daude ikus-entzunezkoen produktuak ordaintzeko baldin 3 eskakizun betetzen badituzte: kalitatezkoak, egokiak eta aberasgarriak izatea. Alde horretatik, John Smith BBC Worldwide-ko Zuzendari Nagusiak adierazi du bere konpainiak sarrerak bikoiztu dituela merkatu berrietara zabaldu eta baliabide digitaletan esperimentatzeari ekin zionetik.

Alderdi digitalaz gainera, MIPCOM azokak agerian utzi du sare sozialen garrantzi gero eta handiagoa. Azokan aurkeztutako ikerlan baten arabera, AEBetako Interneteko erabiltzaileek denboraren %25 igarotzen dute jada sare sozialetan edo hari lotutako baliabideetan (posta elektronikoa, musika, on-line telefonoa, prentsa digitala).

Joera honen ondorioz, abian da dagoeneko adituen ustez hedabide sozialen iraultza. Horren adibide bat MIPCOM azokan bertan izan dugu: aplikazio berezi bat aurkeztu dute Facebook edo Linkedln erabiltzaileentzat, bideoak elkarrekin ikusteko areto birtualetan, publikoak edo pribatuak. Horregatik da garrantzitsua lankidetza sendotzea eduki kreatiboen egileen eta aplikazio programatzaileen artean.

Data:2010/10/19 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa