Gobernu Kontseiluak kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programari diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Deialdi horretarako 262.500 euro ezarri dira.
Diru-laguntza horiek 2010ean proiektatu edo egindako proiektuetarako dira, eta jaso ahal izateko, banaka edo beste batzuekin lankidetzan proiektuak aurkeztu dituzten enpresek gogoeta estrategiko bat aurrez egina izan beharko dute. Betekizun horren bidez, diru-laguntzak ingurune digital berrien arloan jarrera proaktiboa duten enpresei emango zaizkiela bermatu nahi da.
Agindu horren xedea da kultura-industrien berrikuntza teknologikorako Kultura 2.0 programaren garapena laguntzeko diru-laguntzak 2010ean emateko araubidea ezartzea. Arlo digitalean Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultura-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduketak dira, 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 30era bitartean egin beharrekoak.
Informazio gehiago
Data:2010/10/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.