Extremadurako Ikus-entzunezkoen I.go Nazioarteko Forora gonbidatua izan da Eiken. Ekimen hau azaroaren 11 eta 12an ospatuko da Cáceresen eta Ikus-entzunezko sektoreko profesionalek parte hartuko dute edukin kultural eta komertziala duen topagune honetan. Extremadurako Ikus-entzunezkoen Klusterra da antolatzailea.
Eikenek bere ekimen garrantzitsu eta ideia nabarmenenak aurkeztuko ditu parte hartzaileen artean, eta baitere murgildurik dagoen proiektu ezberdinak azaldu.
Foroa, hausnarketarako eta industria kulturalaren inguruan sortzen diren etorkizunerako aukera eta proposamenak, ikus-entzunezko edukiak eta sektorean ezartzen diren teknologi berriak eztabaidatzeko gune aproposa da. Era berean, ikusentzunezko proposaketen Workshop-a ere garatuko da, non profesionalek euren proiektuak aurkeztu, irabazbide eta elkarkidetasun aukerak bilatu ahal izango dute. Worshop-a produktu eta zerbitzuak erakusteko gune komertzial ere bilakatuko da.
Data:2010/10/22 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.