BERRIAK

'Flysch, haitzen hitza', zeinen musika Sonora Estudiosek grabatu zuen, berriki saritua Rondako Zine Zientifikoaren Jaialdian

'Flysch, Haitzen hitza' dokumentala  Rondako Zine Zientifikoaren jaialdian saritu berri dute eta lan honen musika Eikeneko kidea den Sonora Estudiosek grabatu du. 1977tik, bi urterik behin egiten dute Rondako jaialdia, eta Estatu mailan aitzindari da zinema zientifikoaren inguruan egiten diren lehiaketen esparruan.

'Flysch, Haitzen hitza' dokumentalak IAMSen (International Association of media for Science) ''irudi zientifikorik onenaren sari berezia'' eskuratu du. Dokumentala, Zumaiako itsaslabarrari buruz egin den lehendabiziko ekoizpen handia da. Gipuzkoako kosta eremu honetan 50 milioi urteko historia dago gordeta (eta agerian, aldi berean), itsas labarrak irakurtzen jakitea gure planetaren historia irakurtzen jakitea ere bada-eta.

Euskaraz eta gazteleraz ekoitzi dute filma, eta ingelesezko azpitituluakin bertsio bat ere badaukate. Bertan, mundu osoko zientifiko eta geologoek hartu dute parte, Alberto Gorritiberearen eta Asier Hilarioren zuzendaritzapean. 2009ko abenduan estreinatu zuten lana. Etorkizunean Eikeneko kidea den ETBn izango da ikusgai dokumentala. Datorren hilabetean, dena den, bi emanaldi eskainiko dituzte: Beasainen (azaroaren 24an) eta Irunen (azaroaren 25ean). 

Data:2010/10/27 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa