Eikeneko kideak diren Baleukok ekoitzi eta Barton Filmsek banatzen duen ‘Izarren argia’ pelikula New Yorkeko Spanish Cinema Now Zinemaldirako aukeratua izan da. Sariketa hau Lincoln Center-en ospatuko da abenduaren 10 eta 23 bitartean.

Baleukotik luzemetrai honek “gure iguripenak betetzen” dituela pentsatzen dute. Baleukoko Eduardo Barinagaren ustez, Izarren Argia New York-eko Spanish Cinema Now 10n egoteak “nazioarteko aitorkuntza suposatzen du eta Estatu Batuetara iristeak nolakotasunezko aurrerapausua” dela dio.
Filmeak dagoeneko bigarren astea darrai zinema aretoetan eta hau ere lorpen handitzat jotzen dute Durangoko ekoizpen etxetik “sendotzeak suposatzen duen zailtasunagaitik”.
Erlazionatutako informazioa
Data:2010/11/02 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.