Etxepare Euskal Institutuak ateak ireki ditu jada. Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Aizpea Goenaga Etxepareren zuzendariak institutuaren egoitza eta irudi korporatiboa aurkezteaz gain, Etxepare martxan jarri zenetik orain arte aurrera eramandako ekimenen errepasoa egin dute eta aurrera begirako proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean Etxeparek Prim kaleko 7. zenbakian duen egoitza berrian egindako komunikabideen aurreko agerraldian eta egoitzaren inaugurazioan.
Euskera eta euskal kultura mundura ateratzeko sortua da Etxepare Euskal Institutua. Baina horrez gain, Etxepareren helburua da baita ere munduan euskal kulturari leihoak zabaltzea, kultur ekintzak promozionatu eta ikusgai jarriz.

“Euskal produkzio kultural guztiak du tokia etxe honetan. Euskeraz egiten denak, gaztelaniaz egiten denak eta hizkuntzarik ez duenak”, esan du Etxepare Euskal Institutuaren zuzendari den Aizpea Goenagak. Era berean, Etxepare Euskal Institutuak izango duen zub papera azpimarratu du: “Euskara eta euskal kulturaren enbaxadoreak izango gara atzerrian, mundua euskaldunago eta Euskal Herria mundutarrago egiteko egingo dugu lan”.
Informazio gehiago
Data:2010/11/02 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.