BERRIAK

Euskeraz egindako industria zinematografiko eta ikus entzunezkoa ekoizteko, banatzeko eta sustatzeko 1,3 milioi jasoko ditu Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1.365.000 euro jasoko ditu euskeraz egindako industria zinematografiko eta ikus entzunezkoaren ekoizpen, banaketa eta sustapenerako. Diru kopuru hau 2009. urtean baino %84,9 handiagoa da. Aurrekontuko zuzkidura hau ICAA eta Euskal Erkidego Autonomoak duten lankidetza-hitzarmenari esker da posible. 

Hitzarmen honen xedea ICAA eta Kultura Sailaren arteko elkarkidetza bideratzea da, 2007. eko abenduaren 28an 55. Legeko 36. artikuluan ezartzen diren diru laguntzentzako baldintza eta eginkizunak.   

2010. urtean zehar Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimenak izango dira diru laguntza honen helburugai, beti ere ematen diren arrazoiak ahaztu gabe: euskeraz egindako industria zinematografiko eta ikus entzunezkoaren ekoizpen, banaketa eta sustapena.

Informazio gehiago

Data:2010/11/08 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa