BERRIAK

Irusoinek ekoitzitako '80 Egunean' filmea, Hanburgon eta Tuteran saritua izan da

Eikeneko kide den Irusoinek eta Moriartik ekoitzitako '80 Egunean' filmea berriki saritua izan da Hanburgon eta Tuteran. Tudelako 'Opera Prima' zinema jaialdian saritu dute, zuzendaritza onenaren aipamenarekin. 

Zehazki, 9.000 euroko ordainsaria duen zuzendaritza onenaren 'Príncipe de Viana' saria eskuratu du lanak. Baitere Eikeneko kidea den Barton Films, pelikula honen banatzailea da. 

Baina Tuterakoa ez da filmak azken egunotan eskuratu duen sari bakarra. Oraintsu, Hanburgo Queer Film Festival jaialdiko 'Globala' publikoaren saria ere eman diote. Baina Nazioarteko mailako arrakasta ez da berria '80 Egunean' pelikulako arduradunentzat. Uztailean Karlovy Vary Txekiako Zinemaldian izan zen lana ikusgai, 'Focus on the World' sailean. Irailean, Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean izan zen '80 Egunean', eta urrian, London Film Festival jaialdian ere hartu zuen parte.

'80 Egunean', zinema aretoetan estreinatu zen maiatzaren 21ean eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko kidea den Euskal Telebistaren partaidetza izan du.

 

Data:2010/11/09 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa