Eikeneko kidea den Signo Digital-ek ekoitzitako ‘Tener el corazón en el lugar equivocado’ dokumentalak berriki lortu du Círculo Precolombino de Oro saria, Bogotako Nazioarteko Zinemaldian. Jaialdia hau FIAPF Nazioarteko Zinematografi Ekoizleen Elkarteak kreditatua dator. Aipatu beharreko da, dokumentala Zaragozako Zinemaldirako aukeratua izan dela, baitere.
José Antonio Sistiaga (Donostia 1932) artista gipuzkoarraren sormen prozesu eta munduan oinarriturik laburmetrai hau ‘Enrique Grau’ Arteei Buruzko Dokumentalen atalean saritua izan da.
'Tener el corazón en el lugar equivocado’-k iazko Zinebin hasi zuen zinemaldietatik bere ibilera eta arrezkero ospe handiko jaialdi nazional eta nazioartekoetan egon da. Horien artean, Málaga-ko Cine Español-eko Zinemaldian, London International Documentary Festivalean, ‘Message to Man’ International Film Festival-ean, Vancouver Film Festival-ean edota Turkiako 1001 Belgesel Film Festivalean. Iragandako Goya Sarietarako ere aurre-aukeratua izan zen.
Josu Veneroren lanen artean, besteak beste, ‘Juan Huarte, el último mecenas’, ‘Ibarrola: 2 miradas’, ‘Arquitectura en movimiento’ y ‘El enigma Balenciaga’ aurkitzen dira eta telebista kate ezberdinetarako dokumentalak ere bai.
Data:2010/11/09 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.