BERRIAK

Baleuko FICODen egongo da bere tresna ANIMATIK aurkezteko, zein Foro-ko Sarietarako izendatua izan da

Eikeneko kidea den Baleukok-ek ANIMATIK aurkeztuko du FICOD 2010, Nazioarteko Edukin Digitalen gunearen hasierarekin batera Madrilen, azaroaren 16an. ANIMATIK, tresna bat da, ordenagailuz sortutako edozein animazio-pertsonaia denbora errealean animatzea ahalbidetzen duena (CGI). Beraren xedea da pertsonaiak zuzeneko elkarreragina izatea telebistako edo webgune bateko ikusleekin, ekitaldi edo stand bateko ikusleekin, eta abar.

Baleukoko arduradunek frogaketa egingo dute Ifema-ko T-1 aretoan azaroaren 16an, arratsaldeko 15:00tatik aurrera, non zuzenean konpainian sortutako pertsonai bat sortuko dute. ANIMATIK-en erakargarritasuna, frogatua gelditu da FICOD 2010.eko sarietara izendatua izaterakoan. Sarituak ekimenaren itxiera saioan ezagutaraziko dira, ostegunak 18, arratsaldeko 19:00n.

Ficod-ek, 2007.urtean sortutako foroa eta Re.es-ek antolatzen duena, Estatu mailako edukin digitalen industria sustatzea du xede, gazteleraz garatzen diren merkatuetan in darra jarriz, bereziki.

Data:2010/11/15 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa