EikenBANK, profesionalak ez direnen adimen bilketa programa, azaroaren 11 eta 12an Cáceres-en ospatu den RedCave IV. Topaketako proiektuen artean protagonista bihurtu da. Bilera I.go Nazioarteko Ikus-entzunezkoen Gune-aren testuinguruan ospatu da, non Sarearen estatutuen oinarriak ezarri ziren.

EikenBANK Eikeneko arduradunek aurkeztu zuten beste proiektu estrategiko batzuekin batera Gidoi Faktoria, Basque Audiovisual edota Eiken Advance bezalakoak, eta berariaz azaldua izan zen beste klusterrek erakutsitako jakinminagaitik euren erkidegoetan eredu berdina ezartzeko asmoarekin edo elkar lanean aritzeko. Gaur egun, RedCave Galiziako, Madrileko, Kanariaseko, Valentziako, Andaluziako, Catanluyako eta Extremadurako Klusterrak osatzen dute, Euskadikoaz gain.
Cáceres-eko bilera eta gero, RedCavek 4 arlo nagusitan oinarrituko den Plan Estrategiko bat zehaztu nahi du. Hain zuzen ere: Berrikuntza, Heziketa, Nazioartekotzea eta Harreman Instituzionalak. Horretarako, abian jarriko dira koordinaturik arituko diren lan talde ezberdinak zeintzuk 2011. urtean 3 urteko iraupena izango duen Plan estrategiko bat aurkezteko helburua dute.
Data:2010/11/16 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.