'80 egunean' filmak berri onak ematen jarraitzen du. Aste honetan Eikeneko kidea den Irusoin eta Moriartik ekoitzitako filmea Festival Internacional de Cine D’Arras-en (Frantzia) eta Mezipatra Queer Film Festival-en (Txekiar Errepublika) saritua izan da. Luzemetrai hau baitere Eikeneko kidea den Barton Films-ek banatzen du.
Arras-eko zinemaldian publikoaren saria eta epaimahaiaren sari berezia jaso ditu. Mezipatra Queer Film Festival-en berriz film oneraren saria jaso du.
Ez dira hauek '80 egunean' filmak azken aldian jaso dituen sari bakarrak. Orain dela aste batzuk, Tuterako “Operas Primas” zinemaldian zuzendaritza onenaren saria jaso zuen (9.000 euro).
Bestalde, '80 egunean' filmaren nazioarteko ibilbidea ez da amaitu. Besteak beste, Kairo, New York, Washington, Palm Springs, Nantes edo Yakarta ikusi ahal izando da-eta laster.
Txekiar errepublikako Karlovy Vary-ko zinemaldian aurkeztu eta gero, hogei zinemaldietan baino gehiagotan ikusi aha izan da filma. Abuztuan Montrealgo zinemaldiko 'Focus on the World' atalean ikusi ahal izan zen eta Donostiako zinemaldiko Zinemira sailean egon ostean, London Film Festival, Chicago Film Festival, Hamburg Film Fest, Ghent Int. Film Festival, Bombay Film Festival, etab… ikusi ahal izan da.
Moriarti eta Irusoin-ek Klusterreko kidea den ETBrekin batera ekoiztutako filma da '80 egunean'. 2010ko maiatzean estreinatu zen zinema aretoetan.
Informazio guztia
Data:2010/11/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.