Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Kultura Ministerioak zinema-aretoetarako laguntzak emateko sinatutako hitzarmenaren babesean, egokitzat jo da zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak –jatorrizko bertsioan daudenak lehenetsita– eskuratzeko laguntzak arautuko dituen agindu bat plazaratzea.
Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko baldintzak azaltzen dituen agindua oraindik EHAAn arigiteratzeke dago.
Deialdi honen bitartez eman beharreko laguntzen kopuru gehinezkoa 297.044 euro izango da, bi modalitatetan banatuta:
1.223.514,00 euro gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako modalitatean.
2.73.530,00 euro hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako modalitatean.
Filmek bi urte baino gutxiago izango dituzte, jatorrizko herrialdean estreinatu zirenetik kontatuta.
Informazio gehiago
Data:2010/11/18 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.