Eikeneko kidea den Barton Films-ek banatzen duen 'Amerikanuak' luzemetraia zinema aretoetan estreinatuko da gaur, azaroak 19. Aurtengo Donostiako Zinemaldiko edizioan parte hartu zuen Gorka Bilbao eta Nacho Reig-en lehenengo luzemetrai honek.

Filma jatorrizko hizkuntzan estreinatuko da (euskera-ingelesa) gaztelaniazko azpitituluekin eta musika 'Audience' euskaldun taldeak egingo du.
'Amerikanuak' dokumentalak Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait inmigrante euskaldunen historioa kontatuko digu. Funtsean, nostalgiari buruz hitz egingo digu, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruz. Alfonso Ioa, Pete Paris, Jose Yaniz 'Txapo' edo Juan Juaristiren 'Parrillas' oritzapenen bidez, euskal diasporaren parte hau Ameriketako Mendebaldean zelan egokitu zen ezagutuko dugu.
Data:2010/11/19 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.