Eikenek —Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra— eta Donostiako Sustapena udal-sozietateak elkarrekin antolatu zuten “Bikaintasuna eta Ikus-entzunezkoak” jardunaldia, euskal mikropymeek garatutako proiektu garrantzitsuenetariko batzuk ezagutzera emateko asmoarekin. Ekitaldia Kalitatearen eta Bikaintasunaren Europako XVI. Astearen barruan kokatzen da, eta Cemein egin zen, Donostiako Sustapenaren Enpresa Zentroetariko batean.
Jardunaldian 40 enpresatik gora bildu ziren. Antolakuntzak “jardunbide egokiak” medio bereziki nabarmendutako lau proiektu hautatu zituen, eta jardunbide horiek jardunaldira joandako gainerakoekin partekatu zituzten. Hona hemen hautatutako lau enpresak: Jarkatza Media, Úbiqa, Mediabask eta Overalia.

Jarkatza Mediako kudeatzailea den Juan Carlos Revueltak IP transmisioak kalitatez egiteko enpresak garatutako erremintak aurkeztu zituen.
Bestalde, José Luis Roncerok, Úbiqako zuzendariak, kolaborazio-produkzioan oinarrituta ikus-entzunezko edukiak sortzeko enpresak egindako lana azaldu zuen.
Mediabask Entertainment enpresak, ikus-entzunezkoen produkzioan eta banaketan aritzen denak, bereziki animazioaren eremuan garatutako lanaren berri eman zuen.
Azkenik, Overalia web bilatzaileen eta analitikaren marketingean espezializatutako konpainia da. Jardunaldian azaldu zuten moduan, enpresaren helburua da balioa ematea haiek diseinatutako web orrialdeei, eta komunikazioko estrategia orokor batean sartu eta on line bidezko indar guztia ustiatzea.
Data:2010/11/22 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.