BERRIAK

Euskaltel eta Tecnaliak abian jarri dute Euskadiko lehen kate meteorologikoa

Eikeneko kidea den Euskaltel-ek, telekomunikaziozko euskal operadorea, bere programazioan Eguraldia 24, Euskadiko meteorologiari buruzko lehen katea abian jarri du. Proiektu hau Tecnalia-Mediak ekoitzi du.
 
Zerbitzu meteorologiko honek erabiltzaileei 15 minuturo Euskadiko eguraldiaren aurreikuspena kontsultatzeko aukera ematen die 5 eguneko tartearekin, baitere itxasoaren egoera eta Espainia, Europa eta munduko hiriburu nagusienetako tenperaturak.

Katearen etorburuan Tecnalia Mediak parte hartu du, zeinek telebista alorrean hamar urtetik gora dihardu lanean eta “esperientzia eta teknologia aldetik gai dira enpresa, instituzio eta telebista kateek planteiatutako eskariei aurre giteko”.

Tecnalia Mediak bere esperientzia agirian jarri du plató birtualen burutzapenean eta denpora zuzenean egindako mapa eta grafikoekin, batez ere meteorología, trafiko informazioa eta hauteskundeetan aplikatu denean. Scheherezade Álvarez eta Laura Gazpio kazetariak izango dira plataforma digital honetako aurpegiak.

Data:2010/11/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa