BERRIAK

Irekita dago Zinema Eraikitzen 19 ekimenean proiektuak aurkezteko epea

Irekita dago 'Zinema Eraikitzen 19' ekimenean proiektuak aurkezteko epea. Donostiako eta Toulouseko zinema jaialdietako hitzordu bikoitzak hurrengo txanda Toulousen izango du, 2011eko martxoaren 24ean eta 25an. Ekimena Donostia Zinemaldiak eta Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latine deituak antolatzen dute, eta helburua postprodukzio fasean dauden Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea da. Proiektuak aurkezteko azkenengo eguna 2011ko urtarrilaren 25a da.

Azken urteotan, 'Zinema Eraikitzen' saria oso lagungarri izan da Latinoamerikako film luze nabarmenetako batzuk amaitzeko eta zabaltzeko, baita Donostiako eta Toulouseko urteroko hitzorduetan zinema munduko profesionalentzat soilik egiten den proiektuen zabalkundea ere.

'Zinema eraikitzen 19' ekimenean parte har dezakete Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitako fikziozko film luzeek, betiere errodatuta badaude baina arazoak badituzte postprodukzio prozesuari aurre egiteko.

Toulouseko Zinema eraikitzen saria jasotzeak honako hau dakar berekin: postprodukzio zerbitzuak jasotzea enpresa kidetuen aldetik, baita film irabazlea sustatzeko zerbitzuak jasotzea eta ekimenak antolatzea ere. Le Marché du Film de Cannesek akreditazioak ematen dizkie bere merkaturako hautatuko filmen ekoizleei. Horrez gain, Zinema Eraikitzen ataleko filmek nazioarteko hedapena izaten dute Cervantes Institutuaren munduko sarearen bitartez eta  Fnac Frantziak saritutako filmaren estreinaldia sustatuko du.

Informazio gehiago

 

Data:2010/11/25 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa