BERRIAK

Zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Kultura Ministerioak zinema-aretoetarako laguntzak emateko sinatutako hitzarmenaren babesean, Kulturako sailburuaren 2010eko azaroaren 11ko Aginduaren bitartez, zinema-aretoek Europar Erkidegoko eta Iberoamerikako filmen kopiak eskuratzeko laguntzen deialdia egin da. Laguntzen zenbatekoa 297.044 eurokoa da.

Deialdian ezarritako laguntzen gehienezko zuzkidura guztira 297.044 eurokoa da. Zenbateko hori bi modalitateen artean honela banatuko da:

1. Gehienez ere hiru pantaila dituzten aretoetarako modalitatean, 223.514 euro erabiliko dira.
2. Hiru pantaila baino gehiago dituzten aretoetarako modalitatean, 73.530 euro erabiliko dira. 

Deialdi honen babesean zinema-areto bakoitzari eman dakiokeen gehienezko laguntza 30.000 euro izango da.

Informazio gehiago

Data:2010/11/25 | Kategoria:: Ikus-entzunezkoen eremua

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa