BERRIAK

Digitalak 360º-tako kamararekin 20 mendi ibilbide grabatu ditu La Palma-n

Eikeneko kidea den Digitalak La Palmara joan da 360ºko kamara hartuta, bertako 20 mendi ibilaldi baino gehiago jasotzeko. Bertoko Ingurugiro Sailak eskatuta, homologatuta dauden ibilbide guztiak grabatu dira sistema honekin, eta GPS datuak ere hartu dira. Helburua da, ibilbidea egiten hasi aurretik, norberak bere etxetik ikus ahal izatea, zeintzuk diren den xehetasun eta zailtasunak.

Guztira, La Palma-ko uhartetar sareko mendi garaietako 23 ibilbide homologatu ikus daitezke eta zehetasun osoz arakatu ordenagailua baten bidez. Proiektu berritzaile honek punta-puntako teknologiadun ikus entzunezko sistema bat erabiltzen du. www.senderospalma.com helbidean bideo esferikoen bitartez aipatutako bideak norabide guztietan ikus daitezke eta bai angelua eta abiadura kontrolatu daitezke.

Cabildo-aren arabera elaborazio "neketsua izan da", batez ere "grabaketa lanak oso neketsuak izan bait dira, datu eta informazio asko barneratzeagaitik". 360ºeko irudiak 'Immersive Media' bideo esferikoaren sistemarekin garatu dituzte Digitalak eta Sigamap-Geosistemas enpresek.

Informazio gehiago

 

Data:2010/11/26 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa