BERRIAK

Eikeneko lau enpresa, 2011ko Goya sarien aurre-hautagaien artean

Zinema Akademiak hilabete honetan jakinarazi du zein den 2011ko Goya sarietarako aurre-hautagaien zerrenda. Eta, bertan, Eikeneko bazkide diren lau enpresen beste hainbeste proiektu ageri dira. Hain justu, Baleuko (“Izarren Argia” lanaren ekoizlea), Barton Films (“Mistykal”, “Izarren Argia", "El tesoro del Rey Midas" eta “80 egunean” lanen banatzailea), Irusoin (“80 egunean” lanaren ekoizlekidea) eta Orio Produkzioak (“Bon Appéttit” lanaren ekoizlekidea). 

Aukeratutako lau lanak, beraz, sarietarako bereizi dituzten 28 kategorietako batzuetan daude izendatuta, eta guztiek dute aukera film onenari emango dioten sarirako finalistak izateko. “80 egunean” lanak, hain zuzen, 15 izendapen ditu; “Bon Appéttit”-ek 17; “Izarren Argia” lanak 16 izendapen; eta “Mistykal”-ek 15

Guztira, 113 lan aukeratu ditu Akademiak lehenengo fase honetan. Urtarrilaren 11n jakinaraziko dituzte finalisten izenak, eta otsailaren 13an izango da sari banaketa, Madrilgo Errege Jauregian. Aurten, Mario Camus zuzendari eta gidoilariari emango diote Ohorezko Goya saria.

Data:2010/12/21 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa