BERRIAK

Luis A. Gámez kazetari zientifikoak gidatutako zientzia dibulgaziorako ESCÉPTICOS saio berriaren 12 atal prestatzen ari da K 2000, ETB 2rentzat

K 2000, Eikeneko kidea, ekoizpen etxea ESCÉPTICOS saioaren 12 atal ekoizten hasiko da, urtarrilaren 1ean ETB 2k prime-timen gizona Ilargira iritsi zenekoa zalantzan jartzen duen teoriari buruz eman zuen atal pilotuak izandako arrakasta handiaren ondoren.

Jose A. Pérezek, La 2eko CIUDAD K esketx saioaren egileak, sortu eta zuzendatutako saioa da. ESCÉPTICOS lanaren helburua, hain zuzen, gizartean gehien zabaldutako gezur azientifikorik handienak desegitea da.

Elkarrizketak, esperimentuak, dokurealityak, animazioak eta bideoklipak erabilita, zientzia eta entretenimendua uztartzen ditu saioak; zorroztasunean oinarrituta, baina, betiere, modu moderno, ausart eta atseginean. Familia osoak ikusteko modukoa da; alegia, kulturak gizartea askeago bilakatzen duelako uste osoa izanda, pentsamendu kritikoa sustatu nahi duen saioa.

Data:2011/01/21 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa