BERRIAK

Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Zientzia eta Teknologia Plana Sustatzeko Foroan parte hartzen ari da Eiken

Eiken buru-belarri dabil 2015eko Zientzia eta Teknologia Planean txertatzeko proposamenak eta ekimenak garatzeko lanean. Eusko Jaurlaritzak gidatutako prozesu honek Sustapen Foroaren esparruan onartutako konpromisoei erantzun nahi die. Foroaren helburua, hain zuzen, euskal eragile ekonomiko nagusiak mugiaraztea da, arlo honetan 2015. urtera arteko “ibilbide orria” sortzeko asmoz.

Abenduaren 10ean, Sustapen Foroaren lehenengo bilera egin zen BECen. Bertan, Eikenek ez ezik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile guztiek ere parte hartu zuten. Lan Dokumentu baten bitartez (hemen ikus daiteke), parte-hartzaileek aurretiazko helburu eta estrategiak ezagutu ahal izan zituzten; alegia, Foroko parte-hartzaileek aztertu eta aintzat hartu beharrekoak.

Berandu baino lehen jakinaraziko dira bilera horretan landutako ideiak eta ateratako ondorioak, eta hurrengo pausoak ematen hasi aurretik, parte-hartzaile guztien artean banatuko dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzak parte hartzeko kanpoko zenbait kanal ditu aktibo (blogak), zeinahi eragilek ideiak edo iradokizunak eman ditzan. 

Informazio gehiago

Data:2011/02/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa