BERRIAK

Etxepare Institutuak Niniak programa hartzen du bere gain, eta Basque Audiovisualen 2011ko lehenengo akzioak abian jarri dira

Eikenek, 2011tik aurrera Etxepare Institutoarekin lankidetzan, ekimen ezberdinak abian jarri ditu nazioarteko merkatuetan euskal ikus-entzunezko sektorearen presentzia sendotzeko. Hain zuzen ere, momentu honetan MIPTVrako egitaraua zehazten ari da. Merkatu hau, Basque Audiovisualeko stand-aren bitartez euskal ikus-entzunezko industria presente egongo den lehenengo azoka izango da.

Aurreko urteetan bezala, Eikenek sektoreko enpresen informazioarekin osatutako produktuen katalogo bat eskeiniko die Basque Audiovisualeko stand-era bertaratzen diren enpresei. Katalogo hau MIPTVra joango diren enpresetaz eta joango ez direnak baina agertu nahi diren enpresetaz osatuta egongo da. 

Basque Audiovisual hiru merkatuetan parte hartuko du: MIPTV (apirilaren 4tik 7ra), Sunny Side oh the Dock (ekainaren 21etik 24ra) eta MIPCOM (urriaren 3tik 6ra).  Eikenekin batera, Eusko Jaurlaritzak Etxepare Institutoaren bitartez parte hartzen du ikus-entzunezko sektorea bultzatzeko. 2011tik aurrera, Etxepare Institutoak Niniak programa bere gain hartzen du.

Informazio gehiago: www.basqueaudiovisual.com  

Data:2011/02/02 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa