BERRIAK

Idem ekoiztetxearen "Las Catedrales del Vino" film dokumentala zinema aretoetara iristear da

"Las Catedrales del Vino", Eterio Ortegak zuzendu eta Eiken-Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko kidea den Idem euskal konpainiak Andaluziako Cedecom konpainiarekin batera koproduzitutako film luze dokumentala, otsailaren 25ean, ostirala, estreinatuko dute Bilboko (Multis), Gasteizko (Florida) eta Bartzelonako (Alexandra) zinema aretoetan, Barton Films banatzailearen esku. Martxoaren 4an, ostirala, Logroñon ere estreinatuko da (Moderno zinema aretoan). Euskal Telebistak (Eikeneko kidea) eta Canal Sur-ek ere parte hartu dute lanean.

"Las Catedrales del Vino" urtebetean grabatutako dokumentala da: udaberriko lehen eguzki printzekin hasi eta udazkeneko mahats-bilketa eta neguko inausaldira arte. Oso bestelakoak diren bi ardo mota eta kultura irudikatzen dituzten bi eskualdetan biltzen diren paisaiak, arkitekturak eta pertsonak erretratatzen ditu; alegia, Errioxa eta Jerezkoak.

Pertsonaia errealak aurkezten dizkigu filmak, baina muntatze lanean euren eguneroko jarduerak gurutzatu egiten dira. Hartara, ardoaren munduaren ikuspegi orokor eta sakona eskaintzen digu. Euren artean oso pertsona desberdinak dira, baina lanbideagatik duten pasioak batzen ditu, eta horri esker, ikus-entzuleok ardoaren kultura ezagutzeko parada izango dugu.

Upategiak denboraren joanaren lekuko isilak dira, barrika eta botila barnean ardo moduan harrapaturik doanarenak; baina, ororen gainetik, jarduera biziko fabrikak dira. Eta nahiz eta beren arkitekturak hainbat ardogintza teknikaren ispilu izan, batzuetan, forma artistikoak izaten dituzte, ospe sinbolo moduan, eta horregatik merezi dute "Catedrales del Vino" (“Ardoaren Katedralak”) deitura.

Informazio gehiago: www.lascatedralesdelvino.com

Data:2011/02/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa