BERRIAK

Erabi enpresak ezarri du Arantzazuko parketxeko interpretazio gunearen sistema inmotikoa

Bizkaiko Erabi enpresa espezialista da eraikinetan ikus-entzunezko teknologia berriak eta kontrol sistema adimendunak jartzen, eta hark egin du, hain zuzen ere, Aizkorri-Aratz natur parkeko interpretazio guneko ikus-entzunezko tresneriaren instalazioa. Interpretazio gunea Arantzazuko santutegian dago, Gandiaga Topagunea izeneko kultura zentroan.

Bisitariek euskal kultura eta paisaiari buruzko informazio ahalik eta osatuena izan dezaten diseinatu dute esparrua. Horretarako, teknologia berriena erabili dute instalazioetan, hala nola Blending sistemadun bideo proiekzio panoramikoa, 12 metroko zabalera eta 4 metroko altuera baino gehiagokoa, eta ia 8 metroko luzera duen proiekzio sinkronizatu hirukoitza. Gainera, tresneria hori teknologikoki integratu dute, bai mota guztietako egituretan mimetizatuz, baita instalatutako sistemen kudeaketa nahiz kontsumoan eraginkortasuna sustatuz ere.

Erabik eraikin guztiz eraginkor bat sortu du, barne diseinatzaileekin, arkitektoekin eta ingeniariekin egindako elkarlanari esker. Eraikinaren ikus-entzunezko sistemak, argiztatze sistemak, ingurumen sistemak eta sistema elektronikoak modu eraginkorrean kudea daitezke (itzaltze eta pizte orokorrak, gunekako dimerizazioa...), neurrira egindako interfaze batetik; interfaze hori haririk gabeko gailu batean integratuta (IPAD, IPHONE, Android, haririk gabeko panela...) edo urrutitik kontrolatuta egon daiteke. Sistemak kudeatzeko, beraz, nahikoa da botoi bat sakatzea edo makro nahiz eszena pertsonalizatuak jaurtitzea; horiek baliabide guztiak modu erraz eta optimizatuan kudeatzea ahalbidetuko diete arduradunei. 

Prentsa oharra

Data:2011/03/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa