BERRIAK

Bilboko Udaletxearen Euskara Sailak, Barton Filmsekin elkarlanean, animazio film bat sortzeko prozesuari buruzko erakusketa bat antolatu du

Bilboko Udaleko Euskara Sailak, Barton Films (Eikeneko kidea) ekoizpen eta banaketa zinematografikoaren etxearekin elkarlanean, erakusketa bat antolatu du. Erakusketan Juanba Berasategi zuzendariak egindako “Barriola, San Adriango Azeria” euskarazko animazio-filma sortzeko prozesu guztia ikus dezakete irudien bidez bertaratutakoek.

Maiatzaren 10era arte egongo da erakusketa Campos Eliseos Antzokiko bigarren solairuan,10:00etatik 19:00etara.10 panelek osatzen dute erakusketa eta horien bidez 2008an estreinatutako marrazki bizidunen pelikula hori sortzeko eta ekoizteko prozesu guztia ikus dezakete erakusketara doazenek. Besteak beste, gidoiaren garapena, storyboard-ak, pertsonaiak sortzea eta diseinatzea eta girotzea dira ikusgai dauden alderdiak.

Era berean, bisita gidatuak egongo dira Bilboko ikastetxeentzat. Horietan Juanba Berasategi, filmaren zuzendaria, da ikasleei pelikula sortzeko kontuen berri emango diena;hau da, ideaia sortzen denetik pantaila handian proiektatu arteko prozesua kontatuko diena.

www.bilbaoeuskaraz.com

Data:2011/05/06 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa