BERRIAK

Eikenek eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak (Eiken), berau Euskadiko ikus-entzunezkoen enpresa nagusiek osatua, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten maiatzaren 10ean, Eskoriatzan. Hitzarmenaren arabera, HUHEZIk segituko du EikenBANK proiektua laguntzen. Horrezaz gain, erakunde biek hainbat proiektu egingo dituzte, horietako bat aztertzea zer egoeratan dagoen ikus-entzunezkoen sektorea EAEn.
Mondragon Unibertsitatearen izenean Nekane Arratibelek sinatu zuen, HUHEZIko dekanoa, eta Eiken klusterraren ordez Itziar Menak, Eikeneko zuzendaria. Biek ala biek interes handia erakutsi zuten elkarlana areagotzeko bi erakundeen artean.


Lankidetza-eremuak
Hitzarmenak hiru atal nagusi izango ditu:

1. Elkarlana. Beharrezko neurriak hartzea elkarlana bultzatzeko erakunde biei interesatzen zaizkien proiektuetan.
2. EikenBANK. Lankidetzan jardutea EikenBANK proiektuak arrakasta izan dezan. Horren bidez, clusterrak harremanetan jarriko ditu ikasle gazteak eta ikus-entzunezko sektoreko enpresak, lankidetza horretatik produktu berri lehiakorrak sor daitezen. HUHEZIk bere ikasleak bideratuko ditu proiektura eta bertako babesle eta eragile bihurtuko da.
3. Azterketa bateratua. Erakunde biek ikerketa proiektu bateratua egingo dute aztertzeko 2011n zein den ikus-entzunezko sektorearen egoera EAEn. Unibertsitatearen izenean, Idoia Astigarraga ikertzailea arduratuko da ikerketa dokumentalaz, marko teorikoa prestatzeaz eta sakoneko elkarrizketak egiteaz. Eiken, berriz, arduratuko da ikerketaren alde kuantitatiboaz.
Alde biek jarraipen batzorde bat sortuko dute hitzarmenaren jarraipena egiteko. Hitzarmena, gainera, indarrean egongo da sinatzaileek besterik erabaki arte.

 

Data:2011/05/18 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa