"Sunny Side of the doc" Dokumentalaren Nazioarteko Azoka ekainaren 21etik 24ra egin da, Frantziako La Rochelle hirian, eta euskal industriak ordezkaritza zabala izan du. Azokak interes handia piztu du, eta, lehenengoz, Euskadiko 16 enpresak beren proiektuak eraman dituzte La Rochellera, Basque Audiovisularen babespean.
Zehazki, hauek dira "Sunny Side of the doc"en egon diren enpresak: Basque Films ("Camaradas"), Bitart (Bilbao Mahler), Dig y Tal, Fascina Producciones ("Flores de la frontera"), Gasteiz Film Office, Ibaia ("Lau Haizetara"), Idem ("La primera vuelta al mundo"), Kiribati ("Ocharcoaga 1961"), Moztu ("Cuidadores"), On-time ("Gurinaren oroimena), Txalapart ("Pure life"), Txintxua Films ("Bertsolari"), Tuntuxa ("Ttaup, Ttaup!"), Signo digital ("Sistiaga frame by frame", "Basque Hotel") eta Sonora ("Manuel Iradier, the explorer kid", "Identities").
Eikenek eta Etxepare Institutuak batera eginiko ekimen honen bidez, euskal ikus-entzunezkoen presentzia bermatu nahi da lehen mailako nazioarteko erakusleiho honetan, enpresen salmenta lana bultzatzeari begira. Era berean, eta standean zuzenean egingo den lanaren osagarri, euskal enpresei buruzko informazioa www.basqueaudiovisual.com web orrian eskuratu daiteke, Euskal Ikus-entzunezkoen on-line katalogo gisa.
Data:2011/06/24 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.