Uztailaren 18an ETB-2k 'Crónica de un golpe anunciado' dokumentala eman zuen. Donostian, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen1936ko uztailaren 18aren inguruan izandako gertaerak aztertzen ditu dokumentalak. Data horretan, hain zuzen, Gerra Zibila eta erregimen frankista ekarriko zituen altxamendu militarra izan zen. Eikeneko bazkide Baleukok ekoitzi duen dokumentalak garaiko giro soziala eta politikoa aztertzen, eta, ikuspegi pertsonal eta gizatiar batetik, egun haiek hiriburuetan nola bizi izan ziren kontatzen digu.
'Crónica de un golpe anunciado' historiaren garai erabakigarri horretan murgiltzen da, lau historiagileren analisien bitartez: Javier Ugarte (Gasteiz), Angel Pascual (Iruñea), Mikel Aizpurua (Bilbo) eta Pedro Barruso (Donostia). Altxamendu militarraren elementu deigarriak eta nagusiak aztertzen dituzte, hainbat kokalekutatik (batzuk harrigarriak, eraikin horiek gaur egun, 75 urte geroago, zer diren kontuan hartuta). Era berean, adineko lau pertsonak izua eta ziurgabetasuna nagusi ziren garai hartako bizipenak kontatzen dituzte.
Historialarien analisiez eta adinekoen testigantzez gainera, dokumentalak hainbat berrikuntza eskaintzen ditu, hala nola gertaeretako pasarteen antzezpenak, eta, horrek, zalantzarik gabe, are erakargarriago egiten du.
Data:2011/07/18 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.