BERRIAK

Juan Mari Gurrutxagak beste 3 urtez jarraituko du Eikenen Zuzendaritza Batzordean

Juan Mari Gurrutxaga, Mixer enpresako zuzendaria, Eikeneko Lehendakaria izango da berriro datozen 3 urteetan, Klusterreko bazkideek ekainaren 16an Zamudion egin zen Batzar Nagusian hartutako erabakiaren ondotik. Izendapen horrekin batera, Itesako zuzendari Begoña Ayarza hautatu zuten lehen lehendakariorde, eta 3koma ekoizpen etxeko zuzendari nagusi Juan Carlos Lopez, bigarren lehendakariorde. Gainera, sektoreko beste 9 enpresa ere izango dira Eikenen zuzendaritza batzordean: Vilau, K2000, Pausoka, Vicomtech-IK4, Euskaltel, EiTB, Irusoin, Bainet TV eta Euskal Produktoreen Elkartea.

Hauteskundeen emaitzak berretsi egin du Klusterraren zuzendaritzak gaurdaino egin duen lana, helburu nagusi batean oinarritua: sektorea merkatuko behar berrietara egokitzea eta ikus-entzunezkoen egoera berrian lehiakortasuna areagotzea. Zuzendaritza Batzordearen eginkizun garrantzitsuenetakoa, beraz, gaurdaino bezala, ezagutzan, berrikuntzan eta elkarlanean oinarritutako proiektuak landu eta garatzea izango da.

Nolanahi ere, Juan Mari Gurrutxagak zuzentzen duen taldea jakitun da gaur egungo egoera ekonomiko kezkagarriaz. Hauteskundeen aurretik eginiko batzarrean, agerian gelditu ziren ekoizpen enpresek bereziki pairatzen dituzten arazoak, %20 inguruko murrizketarekin fakturazioan eta enpleguan. 2011ko aurreikuspenek egonkortze bat iragartzen badute ere, ez da gorakadarik espero emaitza ekonomikoetan.

Data:2011/07/05 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa