BERRIAK

Eiken, eredu Brasilen ikus-entzunezkoen zentro handi bat eraikitzeko

Ekainaren 20an, Brasilgo Rio Grande do Sul estatuan eraikitzen ari diren Ikus-entzunezkoen Ekoizpenerako Zentro Teknologikoko (CTPAV) ordezkaritza bat izan zen bisitan Eikenen. Zentro berri hau Hegoamerikan erreferentzia izateko asmoz sortzen da. Eikeneko bisita espainiar estatuan egin zuten geldialdi bakarra izan zen, eta Frantzian eta Italian ere izan ziren Europan barrena eginiko biran.

Aletéia Selonk izan zen Brasilgo ordezkaritzaren buru, proiektuaren koordinatzailea eta egitasmoaren bultzatzaile den Rio Grande do Sul-eko Unibertsitate Katoliko Pontifizioko Komunikazio Fakultateko irakaslea. Euskadin egin zuten egonaldian, Vicomtech-IK4 eta EiTBko instalazioak ere bisitatu zituzten, klusterraren eginkizun eta helburuei buruzko informazio zabala jasotzeaz gainera.

Rio Grande do Sul-eko CTPAVa 32.000 metro koadroko eremu batean eraikitzen ari dira, Unibertsitate Katoliko Pontifizioko Campusean, Viamão hirian, eta ekoizpen zinematografikorako estudioak, ekipamenduak eta baliabideak izango ditu. Helburua Brasilgo ikus-entzunezkoen ekoizpenerako erreferentzia bihurtzea da, eta elkarlana sustatzea unibertsitatearen, enpresaren eta erakunde publikoen artean.    

 

Informazio gehiago

Data:2011/07/07 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa