BERRIAK

Talentu ez-profesionala bilatzea xede duen EikenBANK programako proiektu irabazleak Gasteizko FesTVal jaialdian izango dira, Eikenen eskutik

Eiken - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren EikenBANK programa, gazte ez-profesionalen artean sormena bultzatu eta sormen hori ikus-entzunezkoen industriarekin harremanetan jartzeko helburua duena, Gasteizko Telebista eta Irrati Jaialdiaren hurrengo edizioan egongo da, FRESH EikenBANK ekimenaren bitartez. Lehen aldiz egingo den ekitaldi honen barnean, pitching saio berezi bat egingo da, EikenBANK programako azken edizioetako irabazleen eta proiektu horien ekoizpenaz arduratu diren etxeen arteko elkarlanaren emaitza aurkezteko.

Ekitaldia irailaren 1ean egingo da, Arabako hiriburuko Goiuri Jauregian, FesTVal jaialdiaren egitarauaren barnean, eta estatu osoko ekoizpen eta banaketa etxe garrantzitsuenetako ordezkariak izango dira saio horretan. Ekitaldiaren zatirik handiena lehen FRESH EikenBANK pitching saiorako hautatu diren hiru proiektuen aurkezpenari eskainiko zaio (EikenBANK programako lehen hiru edizioetako irabazleak).

Zehazki, hiru proiektu hauek aurkeztuko dira: "Pintxos" (2008ko irabazlea, 3Koma etxeak ekoitzia eta ETBk jada emititua), "Master Free" (2009ko proiektu irabazlea, K 2000 etxeak ekoitzia eta ETBk jada emititua) eta "20Ti" (2010eko irabazlea eta Baleukok ekoitzia). Proiektuen "defentsa" sustatzaileek berek egingo dute, ekoizpenaz arduratu diren etxeen laguntzarekin. Azken edizioko irabazleak ("Gelditu Parada" proiektua) ekoizpen prozesuari ekin berri dio, Pausoka etxearekin.

Prentsa oharra

FRESH EikenBANK Dossierra

Data:2011/07/29 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa