BERRIAK

Vicomtech-IK4, Vilau eta Erabi enpresek, Eikeneko bazkideak, museoak mugikorraren bidez bisitatzeko gida pertsonalizatua garatu dute

Vicomtech-IK4 Teknologia Zentroak eta Vilau eta Erabi enpresek –Eikeneko kideak guztiak- aplikazio bat garatu dute, mugikorra museoak bisitatzeko gida pertsonalizatu bihurtzen duena. Orain, BTEK, Zamudioko Teknologiaren Interpretazio Zentroan ari dira tresna balioesten.

Aplikazioak museo baten multimedia informazioa modu pertsonalizatuan eskuratzeko aukera ematen du. Horrela, erabiltzaileak bideoak eta audioak jaitsi ditzake, besteak beste, eraikinaren alderdiei buruzkoak, erakusketei eta obrei buruzkoak, edo bere profilaren eta interesen araberako ibilbide zehatzei buruzkoak.

Gidak batera ematen ditu elementu berriak, hala nola QR kodeak, eta obra bakoitzari kode bana esleitzen dioten museoetako sistema tradizionalak. Aplikazioa “audiogida” tradizional gisa ere erabil daiteke; izan ere, bisitariek, nahi izanez gero, eskuz sar dezakete obra bakoitzaren kodea. Era berean, ibilbideak sortu daitezke, bisitatu nahi diren obrak eta horien edukiak norberari egokituta.

Gida hainbat hizkuntzatan eskuratu daiteke, eta bateragarria da iPhone eta Android telefonoekin, baita merkatuan eskuratu daitezkeen smartphones gehienekin ere.

Data:2011/09/23 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa