Eikeneko enpresa bazkideek emaitza onak izan dituzte Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioan. Besteak beste, Orio Produkzioak etxeak ekoitzitako “Bi anai" filmak sari bat irabazi du Zinemira sailean, eta publikoak eta kritikariek harrera ona egin diete Zabaltegin parte hartu duten lanei (Irusoinen "Urteberri On, Amona" eta Idem ekoizpen etxearen "Tunelaren amaiera").
Orio Produkzioak etxearen "Bi anai" filmak "Serbitzu" saria irabazi du –aurten lehen aldiz eman den saria– euskal zinemari eskaintzen zaion Zinemira sailean. Euskal Produktoreen Elkartea (EPE/APV), Eikeneko bazkidea, sail honen babesleetako bat da. "Bi anai", Imanol Rayo zuzendariaren lehen filma, XX. mendeko 50eko hamarkadan girotutako drama bat da, eta bi anaien istorioa kontatzen du: anaia gazteak, Paulok, adimen urriko Daniel anaiaz arduratu behar du aitaren heriotzan.

Bestetik, kritikak goraipatu egin du Zabaltegin ikusi ahal izan diren lanen kalitatea, eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterreko partaide diren bi enpresaren lanak aurkeztu dira sail horretan: Idem ekoizpen etxearen "Tunelaren amaiera" dokumentala, ETAren amaierari buruzkoa, eta Irusoinen "Urteberri on, Amona". Azken hau, komedia beltza, Eikeneko bazkide den Barton Films etxeak banatuko du, eta etxe honek berak ere marrazki biziduneko film abangoardista bat aurkeztu du haurrentzako zinema zikloan: "Katu bat Parisen".
59. Zinemaldiko sarituen zerrendari buruzko informazio gehiago: http://www.sansebastianfestival.com/index2.html
Data:2011/09/27 | Kategoria:: Eikeneko kideak
Iruzkinak (0)
Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.