BERRIAK

Basque Audiovisualen standa jarduera gune garrantzitsu gisa finkatu da Cannesko MIPCOMen, sektoreko nazioarteko azoka nagusietako batean

Basque Audiovisualek, Eikenek eta Etxepare Institutuak bultzatutako ekimenak, profesionalen arteko topaketen egitaraua abiarazi du, aurtengo MIPCOMen. Azoka egin baino lehen kudeatutako topaketa hauen xedea euskal enpresei ahal bezain beste aukera ematea da, kanpoko merkatuetara sartzeko. Ekimen honen bitartez, Basque Audiovisualen standean ehun bilera baino gehiago egin dira nazioarteko erosle, banatzaile eta koproduktoreekin.

Aurtengo MIPCOMen, merkataritza harremanak izan dira Frantzia, Australia, Ingalaterra, Kanada, AEB, Herbehereak, Danimarka, Singapur, Malaysia, Katar, Turkia eta Gales bezalako herrialdeetako pertsonekin. Azokan, berriz, hamabi euskal konpainia egon dira: 3 Koma, Baleuko, EiTB, Expressive, Idem, InteracTVT, K 2000, Mediabask, Pausoka, Silverspace, Sonora eta Vilau.

Matchmaking” ekimen hau aurrera eraman ahal izateko lanak horrelako topaketetan espezializatutako britainiar enpresa batek egin zituen, nazioarteko hitzordu garrantzitsu honen aurreko hilabeteetan. Enpresak harreman zuzenak izan zituen euskal enpresekin eta beren produktuekin. Hala, Basque Audiovisual standean egondako enpresen berezko salmenta lanek babes garrantzitsua izan dute.

Ahalegin horren saria akordioen sinadura izan da; horien artean, nabarmendu behar dugu Durangon egoitza duen Baleuko enpresak eta Malaysiako Cartoon 4Kids enpresak sinatutakoa. Gaur, Carlton Hotelean aurkeztu da akordioa, eta, Malaysiako sormen enpresei harrera egiteko koktelean, Malaysiako Gobernuaren Kultura, Komunikazio eta Informazio Ministerioaren idazkari nagusia egon da.

Prentsa oharra

Data:2011/10/05 | Kategoria:: Eikeneko ekintzak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa