BERRIAK

K 2000 S.A.U. enpresak TVE espainiako telebistarentzat ekoitzitako “Euskal Rock Erradikala, 80ko hamarkadako martxa handia” dokumentalak Bartzelonako IN-EDIT festibalean parte hartuko du

2011ko urriaren 27tik azaroaren 6ra egingo den BEEFEATER IN-EDIT FESTIBALAREN bederatzigarren edizioak, Bartzelonako Musika Dokumental eta Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak, Begoña Atutxak zuzendutakoEUSKAL ROCK ERRADIKALA, 80ko HAMARKADAKO MARTXA HANDIA” dokumentala hautatu du EXCEDLENTS sailean parte hartzeko.

“Euskal Rock Erradikala, benetako kale soinua, bolbora arrasto baten gisa hiri eta herrietan zabaldu zena, eta leherketa ikaragarria eragin zuena reggae, ska, punk, heavy… erritmoekin. Leherketa horren hedatze uhinak gure artean dirau oraindik. Asaldura handiko garaia izan zen, langileen borroken, belaunaldien arteko talkaren eta beste hainbat gatazkaren eraginez, eta haren erreberberazioak 80ko hamarkadako gazteen soinu banda eratu zuen.
Bidaia honetan, ibilbide bat egingo dugu Euskal Rock Erradikala taxutu zuten gune nagusi gehientsuenetan barrena, eta protagonistekin hitz egingo dugu, haietako asko dagoeneko gure artean ez badaude ere…”

Dokumentala, 55 minutukoa, K 2000 SAU etxeak (Eikenen kidea) La2 katerako eginiko ekoizpen bat da, eta laster emitituko du TVEk.

Data:2011/10/28 | Kategoria:: Eikeneko kideak

Iruzkinak (0)

Erantsi iruzkina

Blog honen bidez, EIKENek egiten dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu. Horrez gain, interesgarriak izan daitezkeen euskal ikus-entzunezkoei buruzko hainbat albiste jarri ditugu.

Kategoriak
Azken berriak
Artxiboa